XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta lurra, zulua eitteko lurra zelakua zan?

Ba, lurra arrixa bada eitten gaistua ixate san da, arbela ero, se, biar isate san, e, arbela ero lurra, baiña arbela onena, sela arbela geo, ba, orma moruan geatzen da bueltan, da arri-bisixa bada ba, tiroka in biar isaten da ta, baiña eitten gaistua (...).

Berez ze eitten zien, harrixa zeuan inguruan?

Jeneralian egurra dauan inguruan. Karearrixa ba, emen bertan be Eguarbitzako aitza ixate san, da andik ekartze san, e, arrixa, da ba, egurra dauan inguruan, da ba, egurrak karabira eruan ero egurra ta arrixa bixak, eo bide erdira ero (...).

Zein zan sasorik onena?

Normalian eiñ, sasoik, e, urte gustian eiñ eiñ leike, baiña jeneralian eitte san ba, junio, juliuan, geo agustuan soluai sabaltzeko (...).

Soluan sabaltzeko, bai, garixak ebai tta geo arbixak sartzeako, orduan sabaltze san.

Karia onduen aprobetxatze san ba, sabaldu da eurik artu barik sikuan basan ba, lurra erretzeko ixate san ori, e, lurra gosatu ta euri asko eitten badau sustansia eruan eitten dau.

Da ba, sasoik onena ba, agosto, setienbre, orduan sabaltzeko ixate san.

Eta hori zelan zabaltzen ziñuen?

Ba paliakin eo bestela sesto ero banasta txikixakin, da sabaldu ba, palia, jenerala ba, palia, soluan ba, burdittik pillatxuak, pilla txikixak botatze sien da geo andik ba, ingurura (...).

Euri apur bat batzutan bentaja be ixete san, sela, karabixa etaatzen danian arritzua urtetzen dau, da geo a arrixa urtzeko ba, ur pixkat bota in biar isete ako, bestela denpora askuan itxain in biar iseten da ta, da umedadiak ba, arrotu eitten dau.

Ointxe dao igual, e, arrixa, da urakin botatzen bada ba, dana arro-arro-arro eitten da, e, dana austu.

Eta zuek eitten ziñuzten karobixak zelakuak zien, dana harriz betetakuak ala harrixa eta egurra nahastian?

Lelengo laba bat eiñ, sean, labian formara arrixakin berakin da, gero ba, a labian gaiña ba, kurioso-kurioso bete.

Lelengo kurioso, geo bota ta a bete, da geo sua eiñ azpitti(k).

Da sua eitteko lenengo botatze san ba, egur sendua brasia eiñ ero eitteko be, egur sendua, da orduan ba, gure denporan gastain sarrak be beren, da a arruau geatu be eitten da, da lengo brasia eiñ arte a, da geo abarrakin, pao-abarra.

Baiña pago-abarra ba, aurres prepauta, neguan preparau ta gero karabixa ondora eruan, da an gertu eote san.

Eta zela preparatzen ziñuen?

Ba, txendorrak ero ba, iketza eitxeko ero pagadixak botatze sianian ba, an artu da geo abarra ba, konpondu, eskuakin konpondu ta txortak bere tamaiñokuak eiñ, da lotu (...).

Persona baten gerrixan sendoeria inguru, olakotxe bat.

(...) Karabixa, ori, Lasartekua eitteko, bestia eitteko gutxiau. Baiña ori aundixa san, da ba, orrek eingo sittuen ba, ogei bat milla kilo karetan.

Da arrixa botatze san baiño erdixa inguru karia urtetzeban: pixura, ba, gutxi gorabera, esta? da ba, ogei ba milla kilo, ola urtetzeban, e, karetan, da senbat ta aundixaua ba, errekiña geixau biadau, da bata iru egunian erre leikiena ba, bestia lau egun ero, lau ta erdi bittu, gau ta egun geratu be ein barik.

Eta hemen inguruan eitten zan beste karobirik, egurra eta harrixa tartekatuta?

Bai, emen be eitte san, Billabeñesen be eitte san ... or eitte san ba, ori karabixoi san ba, lelengo tramo bat, egurra da geo arrixa, da atzea gaiñian egurra ta arrixa.

Beiñ berotutakuan e, beia, brasia eindakuan, ba, a, erre aala geo beetik etaa eitteben.

Bestia ba, pixkat osten laa bier isete jakon, e, etaatzeko, bestela berua, berua etatzen gaiski ibiltze san da, baiña ori ba, erre aala etara.

Da geo, an beetik, e, etaatzen danian ba, goixan lekua ba, atzean egurra bota ta geo arrixa.

Aek, e, amabost egunian eo illebetian, illebetia be igual-igual segitzeko moduan. Baiña bestia es, bestia ba, lau bat egun eo pasautakuan ba, erretakuan ba, geo itxain in biaakon egun batzuk, gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero.

Eta bazeuan diferentziarik han eitten zan eta zuek eitten ziñuen karian artian?

Diferensia geixau eukitzeban arrixa se klase dan. Emen Billabeñesko arrixa baiño Eguarbitzako aitzekua obia. Arri klasiak, e, indarrian be alde aundixa dauka.

Eta hori zuek igartzen ziñuen, harrixa zein zan hobia?

Bai, ya, esaun ixeten dau; ba, kareaitza eo seraua ba, isar geixau, surixaua, arri surixaua (...).